2020/2021 IKASTURTEKO MATRIKULA OFIZIALA

BALDINTZA ETA PROZEDURA

1.– Hizkuntza-eskola ofizialetan matrikula egiteko ezinbestekoa izango da matrikula egiten den urtean hamasei urte beteta izatea. Salbuespen gisa, matrikula egin ahal izango dute, baita ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lehen hizkuntza gisa ikasitako hizkuntza ez den beste bat erregimen ofizialean ikasi nahi duten ikasleak, ikasketak hasten diren urtean hamalau urte beteta badituzte.

2.– Ikasleek ezin izango dute gaztelania ikasteko matrikula egin haien herrialdeetako hizkuntza ofiziala gaztelania bada.

3.– Aurreko deialdiren batean maila jakin batean matrikulatuta egon diren pertsonek ezin izango dute maila baxuago batean matrikula egin, ez eta gaindituta duten maila batean edo baxuagoan ere. Horretarako, kontuan hartuko dira baita ere aurreko ikasketa-planetan gainditutako mailak, matrikula egiteko unean daudenen baliokideak direnak legez.

4.– Ikasturte berean eta hizkuntza bererako, ikasleek ezin izango dute aldi berean erregimen ofizialean eta librean matrikula egin.

5.- Pertsona bakoitzak gehienez hiru eskaera bete ahal izango ditu.

6.- Aurrez-aurreko prestakuntza-eskaintza goizez edo arratsaldez izan ahalko da. Arratsaldeko ordutegia 14:00etatik aurrera hasiko da. Ikastetxe bakoitzak publikoa egingo du bere eskaintza matrikula epea zabaldu aurretik. Prestakuntza-eskaintzan zehaztuko da zein diren talde erdipresentzialak.

7.- Taldeak osatu ahal izateko, ikasgelako gutxienez 10 ikasle behar dira izan matrikulatuta matrikulazioaren lehenengo fasea bukatu ondoren. Gutxieneko hori ez badago talderen batean Ikastetxe eta Plangintza Zuzendariak salbuespen gisa eta arrazoiak aztertuta, taldeak osatzea baimendu ahal izango du. Talde bat osatzen ez bada, ikastetxeak eskaintza alda dezake.

8.- Eskaintza erdiprezentziala bi fase nagusitan garatuko da: alde batetik urrutiko (on-line) fasea edo ikasleak klasetik kanpo egin beharreko lana izango du, eta bestetik aurrez aurreko fasea edo ikasgelan irakaslearekin eta beste ikaskideekin elkarlanean egin beharrekoa.

9.- 2013ko uztailaren 3ko Aginduaren arabera, prozedura egingo da, lehentasunak aplikatu, eskabideak barematu beharko diren egoerak zehaztu eta baremoa aplikatuko da, aplikatu behar denean. Eskabidean alegatutako eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte egindako merituak baino ez dira barematuko.